zergaitik hautatu gure zerbitzuak?

Eskala nahiz izaera ezberdineko proiektuak garatzeko aukera ematen duen lantalde multidisziplinarrarengatik, besteak beste; proiektu guztietan prozesu osoaren jarraipena egiten delako lehenengo ideia eta hasierako marrazkietatik proiektuen azken urratseraino, barne-diseinua barne.

Kasu partikular bakoitzari beharraren araberako konponbidea topatuko zaio, eskaeraren arabera denbora, aurrekontua eta kalitatea aurrejarriz.

 

Estalkiak _ Fatxadak _ Igogailuak

Eraikinen egungo egoera egokitu eta hobetu aldera, kasuan kasu, era guztietako azterketak eta konponbide ezberdinen proposamenak garatzen dira; eraikinetan denborak eta ingurugiroak eragindako kalteak zuzentzeko.

Oztopo arkitektoniko horizontal nahiz bertikalak ezabatzeko igogailuen instalazio proiektuak; hezetasun arazoak ekiditzeko eta eraikinaren kanpokaldeko kalteak zuzentzeko estalki+fatxada erreformak.

 

Eraikuntzen azterketa teknikoaK (EAT) _ Eraikinaren Ebaluazio Txostena (EET) _ Zertifikatu energetikoak (EEZ)

Egungo legedia betetzeko eta hauen baldintzetara egokitzeko beharrezko diren zertifikatu ezberdinak gauzatzen dira. Halaber, zerbitzu publikoetan zertifikatuen tramitazioa bideratzeratzeko pausoak ere kudeatzen ditugu.

Eraikinek ahalik eta etekin handiena izan dezaten proposamen ezberdinak garatu daitezke.

 

Eraikuntza proiektuak _ Obra lizentziak

Sustatzailearen behar eta nahietara egokitzeko ahaleginetan proposamen ezberdinak jorrazen ditugu azken proiektua garatu aurretik.

Proiektua aurrera ateratzeko eman behar diren pauso guztiak (proiektuaren visatuak + obra lizentziak) eta obrako prozesu osoaren zuzendaritza egiten ditugu; prozesuaren jarraipen osoa eskeintzen dugu: proiektuaren lehenengo ideietatik obrako azken lanetaraino.

 

Hirigintza proiektuak _ Iharduera lizentziak

Planeamendu eta hirigintza proiektuak espazio publiko nahiz pribatuenak; legediaren garatzea eta espazioen azterketa gauzatzen ditugu azalerak erabat definitzeko.

Iharduera ezberdinen tramitazioak bideratzen ditugu: legediaren araberako definizioa eta beharrezko dituen instalazioen deskripzioa egiten duen iharduera proiektua eta honen bideratzea dagokion instituzio publikoetan.

 

Barne erreformak _ Zahar-berritze lanak

Era guztietako erreforma lanak gauzatzen ditugu: etxebizitzak osotasunean edo, behar eta nahien arabera azalera zati batean. Proposamen ezberdinak egiten ditugu, kasuan kasu, beharretara eta norberaren egunerokora egokitzeko. Lokalen nahiz garajeen egokitzapenak ere bideratzen dira hezetasun nahiz aireztapen arazoak ekiditzeko eta espazioak birgaitzeko.

 

Arkitektura jasangarria _ Ekologikoa

Garapen iraunkorraren bila proiektu eta obren oinarrietan garrantzi handia ematen diogu ingurugiroaren errespetuari.

Kontsumoa mugatu errekurtso naturalek energia (edo kasuan kasu dagokiona) bir-sortzeko behar duten denbora gainditu ez dadin.

Energia naturalen lantzea eta bideratzea ahal den neurrian eguneroko beharretan erabiltzeko.
Ondakinen kudeaketa egokia. (beti ahalik eta ondakin gutxien sortzeko ahalegina bultzatuko da)

 

Aholkularitza

Inertziaz lan egiteko joera izan ohi da, erraztasunak lanaren egokitasunari gainjartzen zaizkio. Hau ekiditzeko lan bakoitzaren aurrean proposamen eta bide ezberdinak jorratzen ditugu erantzun onena ematearren. Materialen erabilerak +portaerak, instaladoreen aholkuak, eraikuntza mota ezberdinen prozedura+abantailak,… ikertu eta aztertzen ditugu emaitza onenak lortzeko. Asistentzia teknikoa eta obretarako erraztasunak lantzeaz gain aholkularitza judiziala ere eskaintzen dugu arkitektura arloan.

 

Konfiantzazko lan taldea

Sektore ezberdinak garatzen dituen esperientzia handiko lantaldea dugu. Gure helburua bezeroei ahalik eta erraztasun handienak eskaintzea da; horretarako, lan-prozesuko arlo guztietan beharrezko diren adituak eskuragarri ditugu.

Kasuan kasu, lan taldetik nahi edo beharko lirateken langile edo teknikoak kontratatuko dira.
Urtetako eskarmentuak eskaintzen duen garantia eta jakintza ziurtatuta izango da kasu guztietan.